XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Kixkurtu eragiten dauste.

- Kontuz... kontuz... min geiago be ba'dozu, itxuran, ez?.

- Bai, barriketari ta kritikoen arinkeri ta begirapen makalean.

Uste okerrez bizi dira asko.

Enaz griñen goratzalle, kultura bide baño.

Enaz pekatu bide, oituren izpillu baizik.

- Ta... osagille lez zerbait, pitintxo bat lagunduko ba'neutzu?.

- Ziaro aldatuko nitzake, osasun arrigarrian sartuz....

Nik azaletik ta arintsu jaso dodan lanaren mamiñean, teatroaren gaitzen giarra agiri agirian ikusi da.

Bestiena ala izanik, zelan izan ez gurea, etxe ta kanpo, egille, jokatzalle, toki, baimen, aldi, eta abar, egokitasun askorik billatzen ez dogularik?.

ZUZENBIDEAK ARTU NAIRIK.

Egillien aldetik.

Euskerazko teatroan gaurdaño billatzen ez dogun modu eta agerraldiak erabilli bear doguz.

Gure erri txikietako leku estuei geiegi begiratzen dautsagu gure amesetan.

Teatroan edozein denporetako gaia egoki izan lei.

Baña gaurko teknika ta gaurko kutsuz.

Nai ta naiezko da au ta alperrik da irakurteko lan mamitsu ta dotoreak egitea, Teatroan eztabe txalorik irabaziko.

Ori nai ta ez zaindu bearra dago.

Norbere izatetik aparte, norbere gogoz kontra be, teatrorako gertuten garianetan, txalo eske urten biar dogu, guretzat izan ez da be, egillientzat, lanarentzat.

Ezin geinke beti kijoteak izan ta ezin geinke erriaren fede-onean uste izan eta bere eroapenezko irribarretxoaz poztu.

Gure teatroak bizi bear ba'dau txaloak eta dirua emongo daben teatroa egiten jakin bear dogu.

Diruaren lepoz ibiltzea, bide bazterretan, gosez eta aul, limosnatxo eske ibiltzea da.

Ta gaur borondate gitxi dago limosnaz auzokoari bizi-eragiteko.

Diru ekargarri dan teatroa egiten ikasten dogunean, ate asko zabalduko litzakezala seguru egon.

Jokatzallien aldetik.

Bizitasuna sortu bear dogu jokatzallietan, arrokeri pixkat, arrokeria sentidu onean artuta.

Gaurko giroari tankera artzen ikasi dagigun.

Orregaitik bearrezko da teatro-erakusketen jaiak eta sariketak eratu ta ugaritzea.